jueves, julio 23, 2009

OIARTZUNEK GERRA ZIBILARI BURUZKO LANA AURKEZTUKO DU

Datorren asteartean, Oiartzungo Udalak Isiltzen ez den isiltasuna 1936ko Gerra Zibilari buruzko liburua aurkeztuko du. Ekitaldia, Donostiako Koldo Mitxelena liburutegiko aretoan izango da 11.00etan.

Bertan izango dira alkatea, Aitor Etxeberria; kultura teknikaria, Joxan Eizmendi; liburuaren idazlea, Jon Gaztelumendi, eta izenburu bereko bideoaren egilea, Ramon Gaztelumendi. Lanaren sortzaileak Oiartzungo Kattin Ttiki taldeko kide dira. Elkarte hau 2005ean sortu zen 36ko gerraren inguruko memoria historikoa berreskuratzeko xedearekin.

Udaletik jakitera eman dutenez, liburua eta bideoa "36ko Gerrari buruzkoak dira eta Oiartzuni buruzkoak ere bai. Izan ere, liburuaren helburu nagusia gerra hura, gure herrian nolakoa izan zen eta zer nolako ondorioak utzi zituen argitzea da".

(Noticias de Gipuzkoa. 09 / 07 / 23)