jueves, julio 23, 2009

GURS, HAIN GERTU ETA HAIN URRUN

Espainia , 1939. Francisco Franco jeneralaren tropak Estatu osoaren jabe egin dira; 1936an hasi zuten Gerra Zibila irabazi dute. Ondorioz, frankisten aurka altxa ziren milaka herritarrek beren etxea utzi behar izan zuten erbestera joateko. Horien artean ehunka euskal herritar munduan zehar sakabanatuak izan ziren; gehienak mugaren beste aldera ihes egitera lortu zuten. Josu Chueca historialariak (Ikastaroaren arduraduna) azaltzen duenaren aburuz, Gerra Zibilekoa "erbesteratze masiboa izan zen eta gainera, gizarteko esparru guztiak arrapatu zituen: haurrak, emakumeak, aiton-amonak, gazteak eta abar".

Espainian gerra amaitu bazen ere, gerraosteko ondorioak jaiotzen hasi ziren. Une honetan, Frantziako Estatuaren hegoalderen inguruan euskaldunentzako bereziki eraikitako kontzentrazio esparruak ateak zabaltzen ditu (Olorón herriaren ondoan). Leku hau Euskal Herriko mugatik lau kilometrotara kokatzen da. Hala ere, testuliburuek gutxitan biltzen dute Gursen bizitakoa. Hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitateak Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz ikastaroarekin kontzentrazio esparru honetako ateak ireki nahi izan ditu eta gaur ikastaldi honetan parte hartzen ari diren ikasleak bertara joan dira, gure aito-amonek leku horretan bizi zutena gertutik ikusteko.

Historian barrena bidaiatzen
Euskaldunen 'gotorlekua'

Espainiako estatuan gerra osteko egoera larria zen. Demokrazia batetik, diktadura faxista batetara pasarazi zituzten herritarrak, armen eta indarkeriaren laguntzarekin. Egoera honen aurrean, milaka euskaldunek Hego Euskal Herritik kanpo atera behar izan zuten eta horietako gehienak behartuta utzi behar izan zuten beren etxea. Baina erbesteratzea ez zen gerra amaitu zenean hasi. Izan ere, Euskal Herrian lehen bonbardaketak izaten hasi zirenean 30.000 haur inguru erbesteratu behar izan zituzten eta hautako asko Donibane Garaziko Zitadellara bidali zituzten.

Gizonak Rosellón eta inguruko hondartzetara eraman zituzten. Frantziak egunetik egunera erbesteratu gehiago jasotzen zituen eta, ondorioz, kontzentrazio zelai berriak eraiki behar izan zituen guztiak bildu ahal izateko.

Garaiko Eusko Jaurlaritzak Argeleseko kontzentrazio esparruan Euskal Herritar guztiak bilduko zituen barrakoi komun bat bat eraikitzea eskatu zuen. Frantziak onartu egin zuen eta Gernika berri euskaldunen barrakoia sortu zuten. Hasiera batean leku hauek babesleku bezala sortu ziren. Frantsesek ere horrela deitzen zioten era honetako esparruari.

Frantziako estatuarentzat errefuxiatuak arazo bilakatzen hasiak ziren. Hori dela eta, ahal zen neurrian Espainera bidaltzen zituzten. Era honetan, Euskal Herritik gertu zegoen kontzentrazio esparru bat eraikitzea erabaki zuten.

Gursek 1939an zabaldu zituen ateak, 2.745 euskaldunekin. Babeslekua zena, hesiez inguratu zuten errefuxiatuek alde ez egiteko. Kon-tzentrazio esparru honetan ez zuten bizi Alemaniak urte batzuk beranduago bizi zuen egoera. Biana baldintzak oso larriak ziren. Gursek zutik iraun zituen urteetan 6.489 euskaldun izan ziren gotorlekuan. 1942an judutarrak jasotzen hasi ziren eta urte beran ere bertatik 12.000 lagun bidali zituzten Alemaniara, tartean hainbat euskaldun. Hauetaz ez zen ezer gehiago jakin. Leku honek 1945an itxi zituen ateak eta pasarte hau ia ia ahaztuta geratu da historian. Egun, 1171 hilobi dira gertatukoaren lekuko.

(Noticias de Navarra. 23 / 07 / 09)