martes, julio 07, 2009

FRANKISMOAREN BIKTIMAK OMENDU DITUZTE BAKION

1936ko eta frankismo garaiko biktimak izan ziren bizilagunak omendu zituen herenegun Bakioko Udalak (Bizkaia). Udaletxearen ondoko plazan dagoen Gudarien Harria monolitoaren inguruan izan zen omenaldia. Biktima haietako batzuen testigantzak irakurri ziren omenaldian. Txalapartak, aurreskuak eta Lopategiren bertsoek osatu zuten ekitaldia. Foruan (Bizkaia) ere omendu zituzten frankismoaren biktimak.

(Berria. 09 / 07 / 7)