Urteak pasatu ditu ihes eginda Orlando Ramirez Hormiga Argentinako diktadura garaiko militar ohiak. Atzo atxilotu zuten Argentinako hegoaldeko Bariloche hirian. Diktadura garaian (1976-1983) Argentinan eraikitako Itsas Armadako Mekanika Eskolan (ESMA), legez kanpoko atxiloketa gunean, presoak torturatzea leporatzen diote. ESMA tortura gune ezaguna bilakatu zen diktadura garaian. Armadako buruzagi ohia Barilocheko zerratoki batean ari zen lanean atxilotu zuten momentuan. ESMAtik bizirik irten ziren hainbat lagunek ezagutu egin dute. Datozen egunetan eramango dute Buenos Aires hiriburura.
(Berria. 09 / 03 / 06)