Ahaztuak 1936-1977 elkarteak babesa agertu dio bihar hasiko den Korrikari. Korrikak egiten duen lana eskertu dute Ahaztuak-eko arduradunek. «Herri honen hizkuntzaren alde egiten du, eta, hala, baita haren memoria transmititzearen alde ere». 36ko gerrak eta frankismoak gogor astindutako hainbat gunetan, hildakoen senideek eramango dute Korrikaren lekukoa. 16. Korrikaren arduradun Edurne Brouardek eskerrak eman dizkio Ahaztuak-i, azaldutako babesagatik.
(Berria. 09 / 03 / 25)