jueves, marzo 05, 2009

AMAITU DUTE MEMORIAREN PARKEA

Duela bost urte hasi ziren Sartagudan (Nafarroa) Memoriaren Parkea eraikitzen, eta atzo amaitu zuten Jose Ramon Andaren eskultura jarriz. Parke horren helburua Espainiako gerran eta frankismo garaian fusilatu zituzten 3.000 nafar inguru gogora ekartzea da. Andaren artelanak lau metroko garaiera du gutxi gorabehera, eta ate baten itxura dauka. Obra horren bitartez, Sartagudara joaten direnei Memoriaren Parkera sartzeko gonbita egiten die artistak.
(Berria. 09 / 03 /5)