miércoles, abril 01, 2009

IRUÑEKO AUZITEGIAK TRAMITATUKO DU 36KO DESAGERTUEN AUZIA

Iruñeko Instrukzio 4. Auzitegiak tramitatuko ditu 1936ko gerran Nafarroan desagertutako pertsonen inguruko auziak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek hartu zuen hasiera batean auziak ikertzeko ardura, baina inhibitu egin zen gero, eta Iruñeko epaitegira bost auto igorri zituen. Hala, Iruñeko auzitegi horrek erabaki beharko du orain auziak tramiterako onartuko dituen edo ez.
(Berria. 09 / 04 / 01)