jueves, abril 02, 2009

FAXISMOAK HILDAKOAK GOGORATUKO DITU AHAZTUAK ELKARTEAK

Frankismoaren aurka borrokatu ziren herritarrak gogoratuko ditu Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, apirilean. Ez gatibu, ezta armarik gabe ere lelopean egingo duen kanpaina aurkeztu dute elkarteko kideek Bilbon. Kanpaina aurkeztearekin batera, heldu den apirilaren 6an elkarteak egin nahi zuen ekitaldia debekatu izana salatu du. Faxismoak hildako euskal herritarrak gogoratu nahi zituen Ahaztuak-ek, baina «terrorismoaren apologia» egingo zuela eta, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin zuen ekitaldia.
Hainbat ekitaldi egingo dira; besteak beste, etzidamu Berriatuko udaletxeko balkoian (Bizkaia) Errepublikako ikurrina jarriko dute. Nazioarteko brigadek protagonismo berezia izango dute, eta apirilaren 18an Bob Doyle Irlandako brigadistari omenaldia egingo dio Ahaztuak-ek.
(Berria. 09 / 04 / 02)