Bada jada urte bat inguru gure herri eta bailaretan, zein Nafarroa osoan, hainbat eraso faxista, xenofobo eta sexista pairatzen hasi ginela (Doneztebe, Bera, Lesaka, Amaiur, Irurita, Legasa, Iruñerria, Sakana...).
Aurten, hainbat eta hainbat izan dira mehatxaturiko pertsonak zein kolektiboak: independentistak, abertzaleak, gerra zibileko fusilatuak eta beren senideak, oroimen historikoaren inguruan diharduen jendea, sindikalistak, kazetariak, presoak eta preso ohiak, alkateak, emakumeak, atzerritarrak...
Eraso horien aurrean erantzun baten beharra ikusten dugu, eta pertsona horiek inpunitate osoz jokatzen dutela salatu. Izan ere, ezin dugu ahaztu herri honek sufrimendua jasan duela falangearen eta eskuin muturrekoen eskutik. Gainera, beste egoera batzuetan edozein pintaketa, argazki, kartel kriminalizatua denean.
Horrekin batera, gure bailara eta herrietan gelditzen diren sinbolo faxistak behin betikoz kentzeko eskaera egiten dugu.
Horregatik guztiagatik eta arrazoi gehiagorengatik, urriaren 10ean, 18:30ean, Doneztebeko Merkatuko plazatik irtengo den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu.
Eraso faxistarik ez!
(Berria. 09 / 09 / 30)