Salamancako (Espainia) Udalak atzera bota du beste behin Alderdi Sozialistak aurkeztutako proposamena. Francisco Francori ohorezko alkatetza kentzeko eskatzen zuten sozialistek egitasmoan. Udalean gehiengoa duen PPk atzera bota zuen eskaera eztabaidatu ere egin gabe. Alkatetza ez ezik, Hiriko Urrezko Domina eta plaza nagusian dagoen xafla ere baditu diktadoreak.
(Berria. 08 / 05 / 09)