Euskal Herriko Alderdi Karlistak bihar Montejurran egingo dituen ospakizunetarako deia egin du. 175. urteurrena gogorarazteaz gain, «Espainiako herrietatik liberalismo zentralistaren kontra eta bere askatasunen alde» borrokatu zirenei omenaldia egin nahi diete. Gaur hainbat ekitaldi egingo dituzte Lizarran. Bihar 10:00etan abiatuko dira Montejurrara, 13:45ean ekitaldi politikoa egingo dute, eta gero, herri bazkaria.
(Berria. 08 / 05 / 03)