miércoles, noviembre 26, 2008

EGIAREN BATZORDEA ERATZEKO ESKAERA

Memoria Historikoaren Legeak ekarri duen «porrota» ikusita, Euskal Herrian egiaren batzorde bat sortzeko eskatu zuen atzo Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak. Hegoafrikan da sailburua, Jon Landa Giza Eskubideetako zuzendariarekin batera. Nelson Mandela Fundazioko eta Giza Eskubideen aldeko Abokatuen Elkarteko kideekin memoria historikoa berreskuratzeari buruz hitz egiteko bildu ostean egin zuen eskaera. Haren ustez, prozesu horrek ezin du izan «neutrala» edo «guztientzako erruen banaketa», giza eskubideen ikuspegitik egina baizik.

(Berria. 08 / 11 / 26)