Gerra zibilean galdutako senideak non dauden jakiteko eskubidea aitortzen duen lege bat onartu du, lehen aldiz, Kataluniako Generalitateak. Aste honetan bertan onartu dute, eta hiruko gobernuak eta CiU Convergencia i Uniok eman diote babesa. PPk, aldiz, kontra bozkatu du, eta Ciutadans abstenitu egin da.
Legearen arabera, Generalitateak ordainduko ditu gorpuak hobietatik ateratzeak sortzen dituen gastuak. Hobi bat irekitzeko 40.000 euro inguru behar dira. Katalunian 179 hobi inguru daudela uste dute adituek, baina ez dakite horietan zenbat lagun egongo diren. Hala ere, ez da ikerketarik abiatuko hildakoaren senideren baten eskaera jaso ezean.
(Berria. 09 / 06 / 20)