miércoles, junio 24, 2009

ANVko EKINTZAILEEN OMENEZKO OROITARRIA BALEZ JOSI DUTE

Bernabe Orbegozo 'Otarte' izeneko iritzi taldeak salatu duenez, Oiartzungo Aritxulegin, 36ko gerran hildako EAE-ANVko ekintzaileen aldeko oroitarria kalibre handiko balez josi dute. Leku horretan bertan, beste bi oroigarri ere suntsitu izan dituzte. Oharrean salatu dutenez, «uniformedunak» dira oroitarriak suntsitzearen erantzuleak. «Gerra zikinaren atentatua» dela esan dute, «azken finean oroigarria metrailatuta izan delako, eta harekin batera frankismoaren biktimei zor zaien duintasuna eta errespetua». Horregatik, deialdi berezia egin dute aurtengoan, Legution ospatzen den Albertia Eguneko hitzordura, uztailaren 5ean. «Ezin dugulako utzi neofrankistek diktaduraren eta genozidioaren biktimen oroitzapena ezabatzea».

(Berria. 09 / 06 / 24)