martes, mayo 27, 2008

EZKABAKO IHESALDIA GOGOAN

500 lagunetik gora bildu ziren igandean Ezkabako gotorlekuan (Nafarroa). Urtero legez, presondegitik ihes egindakoak omendu zituzten. Gainera, aurreko ostegunean (hilaren 22an) 70 urte bete ziren gotorlekutik 796 presok ihes egin zutenetik. Horietako 207 hil egin zituzten.

Bertan preso izandako hainbat lagun omenaldira batu ziren, senideez gainera. Horien artean zen Ernesto Carratala preso ohia. Asteon, bestalde, Txinparta eta Aranzadi elkarteek lurperatuak berreskuratzeko lanak hasiko dituzte berriro. Iaz geroztik, sei gorpuzkin atera dituzte lurpetik.

(Berria. 08 / 05 / 27)