jueves, abril 17, 2008

FRANKISMOKO IZENAK DITUZTEN KALEEI BESTE BATZUK JARTZEKO DIO ANVk


Iruñea Txantrea auzoan frankismoko izenak dituzten hogei kaleri izena aldatzeko eskatzeko, mozioa aurkeztu du EAE-ANVk Iruñeko Udalean. Erregimen frankistaren idazkunak desagertzearen aldeko plataformak eskatuta aurkeztu du mozioa ANVk. Nafarroako Auzitegiak egin berri duen ebazpenaren arabera, kale horiei izenak aldatu behar zaizkiela dio ANVk, eta Munduko Parkeko laureada zein udal hilerriko idazkuna kendu egin behar direla. Auzitegiaren ebazpena onartu, eta «lehenbailehen» betetzeko eskatu dute.
(Berria. 08 / 04 / 17)