Ekitaldia Amulategin izango da, Jose Sagarna (Zeanuri- Xemein) abadearen fusilaketaren 75.urteurrenean, bertan gogoratu nahi dogu fusilaketa hau zelan izen zan, salaketa pertsonal batekin eta fusilaketa batek esan nahi dabenarekin: Defentsarako eskubiderik barik, inongo epaiketa eta ezer barik, eta faxisten inpunidade osuaz. Gainera gogora ekarri nahi doguz, Markine, Etxebarri eta inguruetakoak ziren eta gerran edo frankismo garaian fusilatu zituzten herritarrak.
Amulategiko ekitalditxoa eta lore eskaintza 12:00etan izango da. Ondoren, Urriak 21ek Egixarreko borroa gogoratuko dogu, non borroka gogor bat hasi zuten faxistak bidaltzeko asmoz; Oruntzen zehar Kalamuara iristekotan. Baina gogorra izan zen, hainba hildako izan ziren, tartean Bilboko zinegotzi sozialista zen Fulgencio Mateos.
Domekara arte