domingo, octubre 02, 2011

FAXISMOA INTXORTAN GELDITU ZUTENETIK 75. URTEURRENA OSPATUKO DUTE


Asteartean 75 urte beteko dira miliziano eta gudariek faxismoa Intxortan gelditu zutenetik. Honen harira, Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultura Elkarteak egitarau berezia prestatu dute hilaren 9rako. Egun horretan, bisita gidatua, ekitaldia Intxortrako atean (12:00etan), martxa eta bazkaria egongo dira. Azken honetan parte hartzeko osteguna baino lehen eman beharko da izena 943 768 022 telefonoan.

(Noticias de Gipuzkoa. 2011 / 10 / 02)