Karrika Antzerki Taldeak hogei bat antzezle gazteren lana estreinatu zuen ostiralean, urriaren 21ean, Durangoko Santa Ana plazan bertan.
Durango 1936 Kultur Elkarteak antolatutako “Agurrik gabeak” borrokalari antifaxistei omenaldiaren laugarren edizio horretan ia 800 bat lagun batu ziren. “Lurra astinduz” izenburupean, gure bizimoduetara faxismoak ekarritako izua azaldu zuten Karrikakoek. Herrian zabaldu zen beldurra orduko emakumeen gorputzetara hedatu zen: isiltasuna, erasoak, irainak, inpotentzia, baina printzipioen duintasuna. Era berean, gizon garaituen gizarte menderatu hartan, emakumeen arteko elkartasunak laguntasun sareak osatu zituen. Karrikakoen freskotasunak gaiaren inguruan egindako zenbait filmek lortu ez duten eragina gerturatu zuen: minari neurri hartzeko irribarrea justiziaren aldarriak irudikatzen du.
Azken batean, “Lurra astinduz” antzezlanak faxismoaren ezaugarriak ikusi eragin zituen: jazarpena eta umilazioa. Historiak hirugarren ezaugarria zehaztu digu: inpunitatea. Hortaz, belaunaldi gazteek faxismoaren inpunitatea gainditzeko lehen pausuak egin dituzte. Justizia historikoaren aldarriaren lekukoa eskuz aldatu da.
Aurrera Euskal Herri berria!
Durango 1936 Kultur Elkartea * E.H