jueves, octubre 06, 2011

URRIAK 12. JAI FRANKISTA, OSPAKIZUN INPERIALISTA


Gaur urriaren 6an, ACLAI, AHAZTUAK, ANITZAK eta ASKAPENAK, urriaren 12aren ingurumarian, egiten dugun irakurketa eta ondorioz prestatu ditugun jardunaldien berri eman nahi dizuegu:

1936ko uztaileko golpe estatuaren bitartez eta ondorengo estatu faxistaren ezarpenarekin ospakizun eta jai egun guztiak "Espainia Berriaren" kontzeptu eta ideietan oinarritu ziren. Urriaren 12ak ordea, guztietan goratuena bilakatuak, izendapen desberdinak izan ditu bere erakusgarri: Pilarko amabirjina, amerikaren deskubrimendu, errepresioaren ikur den guardia zibilen data esanguratsu edo arrazaren eguna, besteak beste. Denak hala denak, espainiar inperialismoaren eta autoritarismoaren adierazgarri.

Duela 519 urte hasitako konkista militar, politiko, ekonomiko eta kulturalak Abyayala edo amerikar kontinentea xahutu zuen, oraindik deskubrimendu gisako izendapenak ageri arren historiako testu liburutan. 80 milioi jatorrizko herritar erahil, hainbat eta hainbat generazio esklabu bihurtu, lurrak bahitu eta garaiko baliabide preziatuenak, urre, zilar eta gainerakoak uztiatu zituzten. Inoiz izan den genozidio etniko eta kulturalik ikaragarriena burutuz.

Konkistaren amaiera ez da baina guztiz iritsi, orain transnazional espainiar nahiz europearrak dira, bertako aberastasunen jabe dirautenak, erlijio eta erregearen ordez, merkatua da egun zapalkuntza etengabe honetan arauak ezartzen dituena, herrialde haietan eta gurean benetako independentzia lortzeko zailtasunak jartzeraino.

Esandako guztiarekin eta arrazoi aski badagoelakoan urriaren 12a ez dezagun ospatu, jardunaldi hauen bitartez, borrokatu zuten herri eta persona guztien memoria errebindikatzen dugu, baita ikuspegi internazionalista batetik, borroka guzti hauek bat bera direla aldarrikatu ere.

Honegatik, aipaturiko elkarteek jardunaldi hauetan parte hartzera dei egiten dizuegu:

519 urtetako erresistentzia
Urriak 12 jai frankista eta ospakizun inperialista

Jardunaldiak:

Urriaren 8an

11:30tan Bilboko La Bolsan “Che” ren heriotzaren urte urrenean Iñaki Gil de San Vicenteren hitzaldia: Ernesto Che Guevararen bizitza eta bere gaurkotasun.

Urriaren 12an

10:00etan Info gunea: jai -jai faxista
18:00tan geldialdi antinperialisa Bilboko Arriaga plazan
19:00tan Ekitaldi kulturala eta kontzertuak: Jaime Alejandro eta Salvador Amor eta Gabriel Ortega (“Rojo Cancionero“).

Urriaren 13an

19.30tan Bilboko La Bolsan Operación Masacre dokumentalaren estrainaldia