domingo, mayo 17, 2009

ESKULTURA JARRI DUTE FRANKISMOAN ESKLABU ARITUTAKOEN OMENEZ

Eskultura inauguratu zuten atzo Baztanen (Nafarroa), Francoren diktadura garaian behartutako lanen bidez Irurita-Artesiaga errepidea egin zuten preso antifaxisten omenez. Iruritatik Artesiagara doan errepide tarte hori eraikitzen 1.756 presok jardun zuten, 1939. eta 1941. urteen artean. Beste askok beste hainbat eraikuntza lanetan jardun behar izan zuten. Haiei guztiei gorazarre egiteko jarri dute artelana.

(Berria. 09 / 05 / 17)