domingo, agosto 02, 2009

DERION FRANKISMOAREN BIKTIMAK OMENDUKO DITUZTE GAUR

Busturialdean 1936ko gerran eta frankismo garaian hildako lagunei omenaldia egingo diete gaur, Derion (Bizkaia). Hain zuzen ere, duela 72 urte sei busturiar fusilatu zituzten frankistek Derioko hilerrian. Haiek eta garai hartako biktima guztiak gogora ekarriko dituzte Busturiko Ahaztuak elkarteak 13:00ean Axpeko Ispilueta zelaian antolatu duen ekitaldian.
(Berria. 09 / 08 / 2)