sábado, marzo 29, 2008

"ZAHARRAK BERRI": SINBOLOGIA FRANKISTARI BURUZ "AHAZTUAK 1936-1977" ELKARTEAREN LAGUNTZAREKIN EGINDAKO ERREPORTAIA, HURRENGO ASTEARTEAN ETB-1EAN


Bost hilabete pasa dira "Memoria Historikoa"ren Legea onartu zenetik. Besteak beste, legearen arabera Francoren diktadurak ezarritako sinbologia kale eta eraikin publiko guztietatik kendu beharko litzateke. Errealitateak aurpegi desberdina erakusten du.

Reportajean eginiko ibilbidean Euskal Herria osoan sinbologia frankistaren aztarnak jarraituko ditugu. Bilboko erdigunetik hasi, Gasteizko Katedral berrritik pasatuz, hiri eta herrietan Frankok inauguratu edo bere agindupean ezarritako armarri, monolito eta hamaika ikur ezagutuko ditugu. Gipuzkoa, ikur gutxien diren lekutik, Nafarroara, Iruñea eta Erriberara salto eginez, oraindik orain hamaika mantentzen diren lurraldera.


Historialari, aditu eta garai hartako testigantza zuzenek tokiz toki gidatuko gaituzte. Ikurrek alde eta aurka sortzen dituzten sentimenduak jasoko ditugu. Sinbologia frankista kendu? Mantendu? Gorde? Ezabatu? Zalantzak argituko ditugu denon begibistara gure kaleetan oraindik bizirik dauden sinbolo frankisten inguruan, “Zaharrak berri” reportajean.