jueves, junio 24, 2010

DESAGERRARAZIEN SENIDEAK, NBEri ERANTZUN ESKE

Lau Haizetara Gogoan elkarteko kideak Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko lan talde batekin bildu ziren atzo Sarajevon (Bosnia eta Herzegovina). 1936ko gerraren, frankismoaren eta estatu terrorismoaren ondorioz desagerrarazitakoen senideen egoeraren berri eman dute, eta eskatu dute testu bat non Espainiako Gobernuari eskatuko baitzaio erantzuna emateko senide horien beharrei.

(Berria. 2010 / 06 / 24)