Urte asko dira eskuin muturreko pertsona batzuek
Yolanda Gonzalez bahitu eta tiroz hil zutela: 33 baino gehiago. Baina
barruak sututa dauzkate, berriz, haren senide, lagun eta militantziako
kideek. Yolanda Gonzalez zenaren hiltzaileak Estatuko Segurtasun
Indarrekin lan egiten duela jakin denetik berpiztu zaie mina. Guardia
Zibilarekin lan egin du Emilio Hellinek, Gonzalez bi tirorekin hil
zuenak. Espainiako Poliziarekin ere bai. Ertzaintzari zein Kataluniako mossoei
ikastaroak emanak dizkie. Madrilgo udaltzainak prestatu ditu. Eta
Espainiako auzitegientzat peritu lanetan aritzen da, aditu gisa. Urteak
daramatza lan horietan, eta hala jarraitzen du.
Bilboko Deustua auzokoa zen Gonzalez. Langileen Alderdi Sozialistako (PST) militantea zen. Madrilen bizi izan zen azken urtean, eta han ari zen ikasketak egiten. Ikasleen Sindikatuko militante aktiboa ere bazen. Ikasleen bilera batetik etxera joan zenean bahitu zuten, eta tiroz hil.
Bost pertsonako talde batek kendu zion bizia, eta kide guztien izenak oraindik ezagutzen ez diren arren, Hellin jotzen dute taldeko burutzat. Epaitu, eta 43 urteko espetxe zigorra jarri zioten. Hamalau bete zituen, eta tartean bi aldiz ihes egin zuen, senideen ustez estatuko aparatuen laguntzarekin. Orain, haiekin lanean ari dela jakin da. Justizia eskatu dute Gonzalezen senide eta lagunek. Ikerketa sakona egin dadila, eta erantzukizuna argitu dadila.
Estatuak gaztearen hiltzailearekin zer lotura dituen jakin nahi dute batez ere haren gertukoek. Asier Gonzalez anaiak azaldu duenez, horretarako «borroka demokratikoan» ari da familia. Oinarri demokratikoak eskuratzea nahi dutela dio. Bide horretan, besteak beste, Espainiako Barne Ministerioarekin zein Jaurlaritzaren Segurtasunerako Sailarekin bildu da jadanik. Azalpenak eskatu dizkie guztiei. Barne Ministerioaren erantzunik ez duela jaso salatu du anaiak. Baina berri pozgarririk ere izan du: Eusko Legebiltzarrak auzia sakon ikertzearen alde egin du, alderdi guztien babesarekin.
Bien bitartean, kalean, Gonzalez gogoratzeko ekitaldiak egiten ari dira. Atzo bertan, ehunka lagun bildu ziren Deustuan, auzokidearen izaera, lana eta borroka goratzeko, eta haren ideiengatik borrokan jarraitzeko beharra dagoela aldarrikatzeko.
Arkaitz Estiballes bertsolariak aurkeztu zuen ekitaldia, eta aurreskua dantzatu zieten Gonzalezi eta haren senideei. Ondoren, ezkerreko pentsamenduen, demokraziaren zein elkartasunaren alde segitzeko beharra dagoela agertu zuten mahai inguruan Josu Txueka historialariak, Itziar Maneka Gonzalezen militantziako kideak; Alejandro Arizkun bikotekide zuenak; Asier anaiak; eta auzotarra ezagutu ez zuen arren haren lanean segitu nahian jarduten duen Ane Morales gazteak.

(Berria. 2013 / 06 / 26)