Memoriaren Autobusa ekimenak 2009an mozio bat aurkeztu zuen, eta PSN eta NaBai udal taldeen babesa jaso zuen. Baina Yolanda Barcina Iruñeko alkateak mozioa ez zuen onartu, eta izena aldatu beharrean esan zuen Rodezno frankismo garaiko ministroa izan zela baina gero Rodezno kondea bihurtu zela. Memoriaren Autobusak izena guztiz aldatzea proposatzen du. Gainera, sinadurekin gizartearen nahia erakutsi dutela agertu du.
Izena aldatzeko orduan udal taldeekin bilerak egitea proposatu du ekimenak. Hala ere, «Gotorlekuko Ihesaldiaren plaza» deitzeko proposamena egin du herri ekimenak.
(Berria. 2011 / 02 / 01)