miércoles, febrero 04, 2009

ZAPATURAKO "OROIMENAREN EGUNA" ANTOLATU DU AHAZTUAK ELKARTEAK

Zapaturako Ahaztuak 1936-1977 elkarteak `Oroimenaren Eguna´ antolatu du lehenengoz. Udalak eta IPES institutuak babesten dute egun osoko jaialdia. Datozen urteetan jaialdia beste herri batzuetan antolatzeko asmoa du Ahaztuak-ek. Oroimen historikoa aldarrikatzeko jaialdiaren baitan Ahaztuak-ek hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Horrela, 13:00etan Frankismoaren biktimei omenaldia egingo diete Pasealekuan. Horrez gain, 1936-1977 urteetako biktima guztien oroimena aldarrikatuko dute. Lore eskaintza egiteaz gain, dantzariek eta bertsolariek parte hartuko dute. 14:30ean, aldiz, elkarteko kideek, herritarrek eta biktimek Seber Altube ikastolan izango den bazkari herrikoian parte hartuko dute. 17:30ean, berriz, 1984an Donibane Lohitzunen (Lapurdi) GALek erahildako Mikel Goikoetxea `Txapela´ euskal errefuxiatuaren inguruko film dokumentala proiektatuko dute Elai Alai aretoan. Josu Martinezek zuzendu du filma, IPES institutuaren beka bati esker. Jaialdiari amaiera emateko 19:00etan Dangiliskek eta Fermin Balentziak kantaldia eskainiko dute Elai Alai aretoan.

(Berria / Busturialdeko Hitza. 09 / 02 / 04)