jueves, junio 30, 2011

OROIMEN EKITALDIA IGORREN. Ekainak 30, 19:30etan, Kultur Etxean


Data: 2011-06-30
Ordua: 19:30
Lekua: Igorreko Kultur Etxea-Lasarte Aretoa

"Oroimena: maite dena ez da hiltzen ixten" izenburupean geure memoria historia berreskuratuz Frankismoaren errepresioaren ondorioak jasan dituztenak omenduko dituzte Igorren, Ahaztuak 1936-1977 eta Euskal Memoriak antolatutako ekitaldian. Igorreko Kultur Etxeko Lasarte aretoan izango da geure iraganaren arrastoari heldu eta sakontzeko aukera, guztion artean osatuz.

- Arratiako errepresaliatuei omenaldia

- Ahaztuak 1936-1977 eta Euskal Memoriaren Fundazioaren aurkezpena

- Bertsolariak (Eñaut Intxaurraga eta Xabi Olibares), Txalapartariak, dantzariak, abeslariak (Gontzal Mendibil, Aurre eta Josu, Borja Estankona, Ander Gorospe, Patxo…) eta Luis Iruarrizaga Abesbatza