sábado, diciembre 05, 2009

ERRENTERIAK GERRA ZIBILEKO JARDUNALDIAK OSPATUKO DITU

Errenteriako talde batek, Ongarri-Orereta izeneko taldean bildurik, hainbat ekitaldi antolatu ditu 1936ko gerran eta gerraondoan herrian gertatutakoen memoria historikoa berreskuratzeko, eta orduko gizonei eta emakumeei esker ona adierazteko. Ekitaldi horiek abenduaren 7tik 12ra bitarte izango dira.

Hasteko, aste osoan zehar erakusketa bat egongo da Magdalena kaleko Xenpelar Etxean, baina hi-tzaldiak eta beste hainbat ekitaldi ere egingo dituzte, ostegun arratsaldeko aurkezpenean jakinarazi zutenez.

Programa Honela, astelehenean, Ahaztuak 1936-1977 elkartearen hi-tzaldia izango da Xenpelar Etxean, 19.00etan Memoria. Justizia, izenburupean.

Asteazkenean, Xenpelarren, baina 19.30ean, Iosu Txueka, EHUko irakaslea, errepresio frankistari eta elkartasun mugimenduari buruz mintzatuko da. Ostegunean, Iñaki Egaña historialariaren txanda izango da. Bere solasaldiak frankismoak Errenterian izan zuen eragina azalduko du, Xenpelar Etxean 19.00etan.

Bestalde, ostiralean Desafectos filmaren emanaldia antolatu du Memoriaren Bideak elkarteak Reyna aretoan, 19.00etan. Dokumental horrek Francoren esklaboen gaia jorratuko du.

Amaitzeko, larunbaterako antolatu dira ekitaldi garrantzitsuenak. Izan ere, Niessen auditoriumean 19.00etatik aurrera, gertakari haiek bizi izan zituzten pertsona guztiei omenaldia egingo zaie.

Aurretik herri bazkaria izango da eta goizean Gamon Zumardian Francoren aurka altxatu ziren elkarteekin eta pertsonekin ekitaldi publikoa egingo dute.

(Noticias de Gipuzkoa. 09 / 12 / 5)