miércoles, diciembre 30, 2009

AHAZTUAK-EK SALATU DU EAJk, PSE-EEk ETA PPk EZ DITUZTELA BABESTU FRANKISMOKO BIKTIMAK

Bizkaiko Batzar Nagusiek memoria historikoari buruz atzo egin zuten eztabaidagatik minduta agertu da Ahaztuak. Irailaren 27an frankismoak hildako Jon Paredes Txiki-ren alde Zarautzen egitekoa zen omenaldia Ertzaintzak Auzitegi Nazionalaren eskariz galarazi izana salatzeko proposamena aurkeztua zuen Aralarrek. Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako idazkia bera zen Aralarrek proposatutakoa. Baina Gipuzkoan PPren ez beste guztien babesarekin onartuagatik, Bizkaian PSE-EEk ere aurka bozkatu du eta EAJk abstentzioa. Herrizaingo Saila ez dutela kritikatuko argudiatu dute jeltzaleek. Ezker abertzaleak beste proposamen bat egin du, Ahaztuak-ek eskatuta. Han, Auzitegi Nazionalari eskatu diote halakorik ez dadila berriro gertatu. Hori ere atzera bota dute.

(Berria. 09 / 12 / 30)