miércoles, septiembre 24, 2008

"HAIZEA ETA SUSTRAIAK" EMANGO DUTE GAUR

Iñaki Agirreren "Haizea eta sustraiak / El viento y las raíces" filma emango dute gaur, 22:00etan, Principen. Francoren agindupean 1975eko irailaren 27an egin ziren fusilatzeen garai historikoa gogoratzen du lanak, eta emanaldian fusilatuetako batzuen ahaideak izango dira, Doris Benegas abokatuarekin eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteko hainbat kiderekin batera. Elkarte horrek antolatuta, kontzentrazio bat egingo da Zurriolako zubian.
(Berria. 08 / 09 / 24)