jueves, marzo 06, 2014

MUTRIKUKO SATURRARANGO KARTZELAN PRESO IZANDAKO EMAKUMEAK OMENDUKO DITU AHAZTUAK-EK DOMEKAN


Saturrarango kartzelan preso izandako emakume guztiei omenaldia eskainiko die domekan, 13:00etan, Ahaztuak elkarteak, Saturraranen euren oroimenez ipinita dagoen oroigarriaren inguruan batuta.

Saturraranen preso egondako Angeles Florez Peon asturiarra izango da ekitaldian. Florezek 95 urte ditu, eta Ahaztuak-ek esan duenez, «ez du nahi izan ekitaldia galdu». Bere aldamenean izango dira Etelvina eta Lucrecia Martinez Salasen lobak –Saturraranen hil eta Mutrikun daude lur emanda– eta Zornotzako kartzelan preso egondako Isabel Miyaresen iloba. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

(Lea-Artibai eta Mutriku.hitza.info)