domingo, octubre 14, 2012

VICENTE ANTÓN FERRERO OMENTZEKO EKITALDIA GAUR


Frankistek hil zuten Vicente Anton Ferrero, 1976ko martxoaren 8an; hura omenduko dute gaur, Basaurin (Bizkaia), haren izena daraman kalean (13:00). Urte hartako martxoaren 3an bost langile hil zituen Poliziak Gasteizen; langile haien aldeko protestetan hil zuten, bada, Anton Ferrero, Basaurin bertan, 18 urte zituela. Hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur, eta justizia egiteko eskatuko dute.
(Berria. 2012 / 10 / 14)