jueves, diciembre 07, 2006

ACTO CONJUNTO DE "AHAZTUAK 1936-1977" Y "ETXERAT" CON MOTIVO DEL DIA INTERNACIONAL DE LOS DERECHOS HUMANOS



«Errepresaliatu politiko gabeko etorkizuna» aldarrikatuko dute "Etxerat" eta "Ahaztuak 1936-1977" elkarteek. Ekitaldia egingo dute etzi Durangon bi elkarteek, egia, aitortza eta konponbidea nahi dituztela adierazteko

"Etxerat" eta "Ahaztuak 1936-1977" elkarteek ekitaldi bateratua prestatu dute etziko, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunerako, Durangon. Gatazka berak eragindako itxi gabeko zauriek, eskubide urraketek eta sufrimenduak batzen ditu bi elkarteak, "Etxerat"-eko Estanis Etxaburuk eta "Ahaztuak 1936-1977"-eko Martxelo Alvarezek azaldu zutenez. Baina baita hurrengo belaunaldiei bestelako etorkizuna uzteko nahiak ere. Horregatik deitu dute ekitaldia, «egia, aitortza eta konponbidea» nahi dituztela aldarrikatu eta bestelako etorkizun baten alde egiteko. Lehengo eta oraingo irudi, testu, kantu eta dantzak baliatuko dituzte hartarako San Agustin Kulturgunean, 18:00etatik aurrera.

Hainbat belaunalditako pertsonak batu ziren atzo Donostian bi elkarteek eginiko agerraldian; euskal presoen senideak edo frankismoaren biktimak guztiak-"Arana Goiri" Batailoiko gudaria izandako Jon Arantzamendi, Gasteizen fusilatutako Esteban Urkiaga "Lauaxeta"ren iloba Xanti Orube, Indaleki Arrasate iheslari ohia edo Jon Paredes "Txiki" zenaren anaia Diego Paredes-. Azpian, Picassoren Gernika, bi elkarteek ikur gisa dituzten sinboloak zuriz. «Terrore horretatik atera ditugu bi argi izpi, pentsatzen dugulako orduko eta gaurko gertakizunei argia eman beharko diegula behingoz egia jakin dezagun, aitortzaren berri izan dezagun eta betiko konponbide bat lortzeko denon artean eta denontzat», esan zuen Etxaburuk. «Horrek eta beste gauza askok lotzen gaituzte: hainbat belaunaldi, baina beti gatazka politiko bera, euskaldunoi eskaintzen diguten gerra berbera». Preso eta senideen egoera, bizi osorako zigorrak eta lege berriak gogoratuta, «egia, aitortza eta benetako konponbiderako bidea» ez dela «inolaz ere» egin iritzi zion. «Espainiako eta Frantziako gobernuei motz geratzen zaizkiela neurri frankistak. Esaldi potoloa bada ere, errealitateak halaxe erakusten digu, eta zilegitasun osoz esan dezakegu, zuzenean pairatzen baititugu horiek». Bi estatuei zuzenduta, Etxaburuk galdetu zuen: «Hau guztia, zergatik eta zertarako? Non dira agertu ez diren gure senideak?».
Eskubide urraketa «etengabea» denen artean eten behar dela adierazi zuen Etxerat-ekoak, «behin betiko konponbidea lortu behar dugulako, hemendik denbora batera justizia eske ari den Ahaztuak bezalako elkarte bat izan nahi ez dugulako». Hala, «errepresaliatu politikorik gabeko etorkizuna» aldarrikatu zuen Etxaburuk.

«GEHIEGI LUZATU DEN SUFRIMENDUA».
Bi elkarteek «denboran luzatutako sufrimenduaz» hitz egiten dutela, eta horrek batzen dituela esan zuen Alvarezek. 1936tik hona itxi gabeko sufrimenduak badirela eta biktima horien eskubide urraketak orain arte luzatu direla azaldu zuen. «Parametro politiko batzuen inguruan irekitako gatazka baten zauriez ari gara, zoritxarrez oraindik itxi ez direnez». 1936ko kolpea «Espainiako Estatuko herritarren erabakitzeko eskubidea galarazteko diseinatu» zela, Errepublika eta eskubideen aldeko aukera «odol eta gar» zapuztu zela esan zuen. Benetako sistema demokratikoa garatu beharraz ohartarazi zuen, presoen eskubide urraketak eta «hainbat aukera bizitza politikotik baztertzea» salatzearekin batera.
Eta sentsibilitate guztien artean «sufrimendu gehiegi eragin duen gatazkari irtenbidea» emateko lan egitearen alde mintzatu zen. «Barrikadaren gure aldea beti eskubide demokratikoena da, herriek eta pertsonek erabakitzeko ahalmena izatearena da eta, erabaki horiek, proiektu eta ideia guztiak maila berean, praktikara eramateko aukera izatearena da».

«Gauza askok lotzen gaituzte: hainbat belaunaldi, baina beti gatazka politiko berbera»
Estanis Etxaburu / "Etxerat" elkartea

«Barrikadaren gure aldea eskubide demokratikoena da beti, herriek erabakitzeko ahalmena izatearena»
Martxelo Alvarez / "Ahaztuak 1936-1977" elkartea
(Noticia publicada en el diario "Berria" el 8 de Diciembre de 2006)
EN UN ACTO CONJUNTO
Etxerat y Ahaztuak exigirán un futuro sin represaliados políticos

El colectivo de familiares de presos politicos vascos, "Etxerat", compartirá un acto con la asociación de víctimas del franquismo "Ahaztuak 1936-1977" el próximo domingo en Durango, con motivo de la celebración del Día Internacional de los Derechos Humanos.
El miembro de "Ahaztuak 1936-1977" Martxelo Alvarez, quien ha ofrecido rueda de prensa en Donostia-San Sebastián junto a Estanis Etxaburu (Etxerat), ha asegurado que el principal punto en común entre ambos colectivos es que se formaron como consecuencia de la existencia de un "sufrimiento prolongado" motivado por un conflicto no resuelto. Ha reivindicado medidas de reparación hacia las víctimas del franquismo, así como la aplicación de una justicia que termine de cerrar la herida abierta tras el levantamiento militar del 18 de julio de 1936 contra el Gobierno de la República. Tras recordar que durante la dictadura se denunció la situación carcelaria, la vulneración de los derechos de los presos y de los represaliados, Alvarez ha opinado que también en la actualidad se vulneran los derechos de los "presos políticos vascos".
Etxaburu, por su parte, ha señalado que "a los Estados español y francés se les han quedado cortas" las medidas represivas del franquismo y han ido "más allá" en su aplicación con prácticas como las "incomunicaciones" de los detenidos, la prolongación de las condenas o la no excarcelación de los reclusos enfermos o que ya hayan cumplido sus penas.
El responsable de "Etxerat" ha preguntado al presidente del Gobierno, José Luis Rodríguez Zapatero, "cómo se entiende" que lo que en su día sufrieron algunos vascos y los socialistas debido al franquismo se "lo haga padecer" el ejecutivo español ahora al entorno de la izquierda abertzale.
(Noticia publicada por EiTB el 8 de Diciembre de 2006)