jueves, junio 26, 2014

BENITO REOLA ERREPUBLIKAKO MILITARRA OMENDUKO DUTE GERNIKA-LUMON


Errepublikaren alde Asturiasen borrokatu zen batailoi bateko buru zen Benito Reola Hermosilla omenduko du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak domekan, Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Kandido Sasetak gidatutako batailoiarekin batera, beste bat ere joan zen Oviedora, faxismoaren eta frankisten aurka borrokatzera: Benito Reola arabarra zen bigarren batailoi horretako buru.

Asturiasko frontea erori zenean, 1937. urtean, desagertu egin zen Reola Hermosilla, eta 2013ko irailera arte haren familiak ez du jakin berarekin zer gertatu zen. Iaz, irailean, aurkitu zituzten bere gorpuzkiak, Leongo (Espainia) Cuadros herrian. 1937ko azaroaren 1ean hil zituzten bera eta beste miliziano bat, tiroz.

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak «merezitako» omenaldia egin nahi dio, eta, Kandido Sasetarekin egin bezala, omenaldi hori Gernikako arbolaren aurrean egingo diotela azaldu du elkarteko kide Martxelo Alvarezek.

13:00etan hasiko da ekitaldia, eta, Euskal Herrikoekin batera, Asturiasko ordezkari instituzionalek ere parte hartuko dute.

 ( 2014/06/25)