Bilboko Deustuko Erriberako
gaztea zen Yolanda Gonzalez. Ikaslea, eta Langileen Alderdi Sozialistako
(PST) militantea. Bere bizitzako azken urtea Madrilen eman zuen, eta
han hil zuen Batallon Vasco Españolek. Gaur 34 urte, bahitu, eta tiroz
hil zuen, 19 urte zituela.
Omenaldia egin diote auzokideek. Gertaerak oraindik erabat argitu gabe daudela salatu, eta egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute.
Gonzalezen memoriak Deustuko Erriberan bizirik jarraitzen duela erakutsi dute auzokideek. Eta hala mantendu nahi dutela, gainera. Gazteari eskainitako murala duen eta bertakoek Yolanda Gonzalezen plazatxoa gisa ezagutzen duten gunean egin diote gorazarre, eta memoriari eusteko urrats gehiago egingo dituztela iragarri dute: Yolanda Gonzalez Plazatxoa idatzia duen plaka inauguratu dute. Auzokideek berek eginikoa da plaka, baina plazatxoari izen hori ofizialki ematen saiatuko direla jakinarazi dute. Horixe eskatuko diote Bilboko Udalari, sinadurak bilduta.

(Berria. 2014 / 02 / 02)