Herrira-k urtarrilaren 12rako deitutako mobilizazioak 44 eragileren babesa jaso du
Euskal Herriko mota askotako 44 gizarte eragilek bat
egin dute Herrira plataformak euskal preso eta iheslarien eskubideen
alde urtarrilaren 12rako Bilbon antolatu duen herri mobilizazio
orokorrarekin. Martin Orbe Herria 2000 Eliza taldeko kide eta apaizak,
eta Irune Agirre Torturaren Aurkako Taldeko kideak gaur hilabete egingo
den manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte euskal herritarrak,
eragile guztien izenean.
Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloa izango du erraldoia izango dela aurreikusten den manifestazioak. Herrira-k mobilizaziorako prestatutako idazkia irakurrita Orbek eta Agirrek azaldu dutenez, «urteetan eta sufrimenduan gehiegi luzatu den gatazka egoera atzean utzi eta denen artean bake egoera justu bat eraikitzeko aukerak» irekita daude, eta, aukera horiek errealitate bihurtzeko, gatazkaren ondorio guztiak konpondu behar dira.
Hortaz, «gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoera» ere konpondu beharra dagoela ohartarazi dute. Horien eskubideak errespetatu daitezela eskatu dute, hargatik. «Lehen urrats» gisa, euskal presoak Euskal Herrira eramateko, gaixotasun larriak dituztenak askatzeko, «bizi osorako espetxe zigorra» dakarten neurriak baliogabetzeko, eta preso zein pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztiak errespetatzeko.
Aldarrikapen horiei «bultzada eman» eta Frantziako zein Espainiako gobernuei norabide horretan urratsak egin ditzatela eskatzeko, urtarrilaren 12ko mobilizazioan parte hartzeko eskatu dute gizarte eragileek.
30 ordutan 30.000 bisita
Herrira-k urtarrileko manifestaziorako deia egiteko joan den larunbatean Durangon grabatu zuen lipdub-ak dagoeneko arrakasta izan duela ere jakinarazi du presoen eskubideen aldeko plataformak. Astelehen goizean zintzilikatu zuen grabaketa youtube-n, eta orduko mila bisitari izan ditu lehen orduetan; 30 ordutan, 30.000 bisita. «Mobilipdubzio parte hartzaile, ireki eta koloretsua» egin duten milaka herritarrei eskerrak eman dizkie Herrira-k.

Atxikimenduak
Ahaztuak, AHTren Aurkako Asanblada, Askapena, Bai
Euskal Herriari, Behatokia, Kolektibo Antimilitarista, Egiari Zor,
Euskal Herrian Euskaraz, Erabaki plataforma, ESAIT, Etxerat, Apaiz
Koordinakundea, Bilgune Feminista, Kristau Elkarte Herritarrak, Ezker
Abertzale Historikoa, Gazte Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia,
Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, Jaiki Hadi, Lau Haizeetara
Gogoan, Lokarri, M15 Bizkaia, Oroimen Historikoa Berreskuratzen, Stop
Desahucios, TAT Torturaren Aurkako Taldea, Urtxintxa, Emakumeen
Asanblada, Boltxe Kolektiboa, Eleak Plazara, Elkartzen, Arabako
Pentsionistak Lanean, Gasteizko gaztetxea, Nesken eta Blusen Elkartea,
Hala Bedi irratia, Martxoak 3 elkartea, Arabako Salhaketa, Sortzen
Ikasbatuaz, Zeledon Kultur Elkartea, Etxeko Langileen Elkartea, Eusko
Lurra Fundazioa, Sare Antifaxista, Mumiaren lagunak
(Berria. 2012 / 12 / 12)