miércoles, abril 08, 2009

1936KO NAFARROAKO FUSILATUAK OMENDUKO DITUZTE LARUNBATEAN

1936ko gerran Iruñean fusilatu zituzten 298 lagunak eta, orobat, Nafarroan fusilatutako 3.400 lagunak omenduko dituzte larunbatean, Iruñean. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatu du ekitaldia, eta 12:30ean hasiko da, Gaztelugibel kalean. Gerra hastean Iruñeko alkateorde Corpus Dorronsororen semeak, Tomas Dorronsorok, aurkeztu zuen omenaldia atzo, Mirentxu Agirre Fusilatuen Senideen Elkarteko presidentearekin batera. Aurten, berrikuntza gisa, garai hartako zinegotziak omenduko dituztela jakinarazi dute. «Garaia zen Udalak gure minaren sentiberatasuna izan zezan, alkatearen abstentzioarekin izan bada ere», adierazi du Dorronsorok. Gorpuak lur azpitik ateratzen jarraitzeko eta biktimak aitortuak izateko lanari eutsiko diotela ohartarazi dute.
(Berria. 09 / 04 / 8)