miércoles, abril 15, 2009

ERREPUBLIKAREN ALDE EGIN DU ERAGILE UGARIK APIRILAREN 14AN

Apirilaren 14a Errepublikaren aldeko eguna da Estatu espainiar osoan eta Euskal Herrian 1931. urteaz geroztik, eta atzo ere aldarrikapen horri eutsi zioten eragile ugarik, bakoitzak bere erara eta ekitaldi ezberdinak eginez.

Ahaztuak elkarteak, esaterako, asteak daramatza horrekin, iragan apirilaren 1ean eman zen gerra-amaierako adierazpena lelotzat hartuta. Astelehenean Eibarren egin zuen ekitaldiaren ondoren, atzo Trebiñun bandera errepublikar handi bat jarri zuten, hildakoen omenez.

Zortzi metroko luzera eta bost metroko zabalera zuen ikurrak, GARAri zehaztu ziotenez, eta Trebiñun hil eta hobi komunean ehortzitako 36 lagunen omenez jarri zuten. Ahaztuak-ekin batera herri mugimenduko kideek hartu zuten parte ekitaldi xume horretan.

Bandera errepublikar handi bat jarri zuten Trintxerpen ere, CNT sindikatuko kideek jakitera eman zutenez.

Iruñean eta Tuteran

Azken urteotan gertatu den bezala, Iruñeko Alde Zaharreko Mañuetako pilotalekuan ospatu zuten eguna Nafarroako hainbat alderdik, era xumean. IUNk, Batzarrek, PCEk eta UCRk egin zuten deialdia, eta Aralar ere bat egin zuen ospakizunarekin. Ezker abertzaleko kide ugari ere hurbildu zen bertara.

Bertan, Errepublika aldarrikatzea «demokrazia zabaltzea» dela nabarmendu zuten. Egoera ekonomikoari ere erreparatu zioten ekitaldiaren antolatzaileek, haien ustetan, sektore ezkertiar eta errepublikazaleak batzeko beharra areagotzen du-eta.

Tuteran ere IUN eta Batzarre elkarrekin atera ziren kalera aldarrikapen horri bultzada emateko. Plataforma por el Cambio en Navarra deiturikoa lagun izan zuten. Hiriko enparantza nagusian elkarretaratzea egin zuten arratsaldean.

EB, igandean

Ezker Batuak iganderako utzi du ospakizuna. Ohi bezala, Eibarren bilduko dira alderdi horretako kideak Errepublika goresteko. Atzo plazaratutako agiriak dioenez, ekitaldiak «askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna» goraipatuko ditu, eta Errepublika berreskuratzea utopia ez dela nabarmenduko du.

Idatziak gaineratzen duenez, «Errepublikaren aldeko borroka bestelako mundu bat posible dela islatzeko modua ere bada».

Ekitaldia Eibarko Unzaga Plazan egingo da, eguerdian. Marcelo Usabiaga 92 urteko frankismoaren aurkako borroka- lariak altxatuko du ikur errepublikarra. Aurretik, ekitaldi politikoa egingo du EBk. Mikel Arana koordinatzaile berriak eta PCE-EPKko idazkari nagusi Isabel Saludek hartuko dute hitza.

BATZARRE ETA IUN

Errepublika aldarrikatzea «demokrazia zabaltzea» dela adierazi zuten Iruñean atzoko ekitaldian Batzarrek eta IUNk. Aralarrek ere hartu zuen parte ekitaldian.

Ahaztuak homenajea el sábado en Gasteiz al brigadista Bob Doyle

Dentro de la campaña «1939-2009, ni cautivos ni desarmados», Ahaztuak 1939-1977 homenajeará el sábado en Gasteiz al brigadista irlandés Bob Doyle, fallecido el pasado mes de enero en Londres a los 92 años y convertido en símbolo de solidaridad internacionalista.

El acto tendrá lugar en Paddy Shorts Taberna, en la calle Santa Lucía de la capital alavesa, a partir de las 20.00, y consistirá en una celebración festiva en la que se recordará la figura de Doyle mediante bertsolaris y música en directo, además de la proyección de un vídeo que repasa su trayectoria. Se colocará además un cuadro conmemorativo oficial. Se trata de un recordatorio elaborado por el movimiento republicano irlandés y enviado desde Dublin a Euskal Herria para que sea utilizado en este acto de Ahaztuak.


Además, miembros de este colectivo acudieron en la jornada de ayer al cementerio cántabro de Ciriego, donde se rindió homenaje a los cientos de republicanos y antifascistas fusilados, como ocurre cada 14 de abril. Entre las más de 850 personas enterradas allí entre 1937 y 1948 hay numerosos vascos; cerca de un centenar. Dos de ellos eran Agustín Rasines y Ramón García Olavarrieta, cuyos familiares acudieron ayer al lugar junto a Ahaztuak.

En la intervención del colectivo se envió un saludo especial desde Euskal Herria: «Traemos el recuerdo de aquellos ideales de justicia y libertad por los que trabajaron, lucharon y murieron». El acto concluyó con el Himno de Riego y con gritos de «Viva la República» y de «Gora Euskadi Askatuta». GARA

Ezker Batua

Errepublikaren aldeko borrokak «bestelako mundu bat posible dela» islatzen duela aipatu du EBk adierazpen batean. Eibarren egingo du ospakizun ekitaldia, datorren igandean.

(Gara. 15 / 04 / 09)