martes, abril 14, 2009

II ERREPUBLIKA GOGORATZEKO EKITALDIA EGIN DUTE EIBARREN

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, ehun lagunetik gora batu ziren atzo Eibarko Unzaga plazan (Gipuzkoa), II. Errepublika aldarrikatu zutela 78 urte bete ziren egunean. Atzoko egunez aldarrikatu zuten Errepublika, 1931n; Eibarren, ordea, egun bat lehenago egin zuten. Ekitaldian gogoan izan zituzten garai hartan hildakoak.

(Berria. 09 / 04 / 14)