sábado, marzo 14, 2009

FRANKISMOKO SINBOLOGIA KENDUKO DUTE BERRIZEN


Frankismoaren garaiko sinbologia kentzeko lanak kudeatuko dituela adierazi du Berrizko Udalak, bertako ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa onartu ondoren. Zehazki, etxebizitza eraikinetako aurrealdeetan Falangearen sinboloa duten plakak kenduko dituzte. Halaber, beste sinboloen berri emateko eskatu diete herritarrei, horiek ere kendu ahal izateko.

(Berria. 09 / 03 / 14)