sábado, marzo 28, 2009

AHAZTUAK-EK APIRILAREN 6AN EGIN ASMO ZUEN EKITALDIA DEBEKATU DUTE

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak apirilaren 6an egin nahi zuen ekitaldia. Frankismoaren aurka borrokatu ziren euskal herritarrak gogoratu nahi zituen Ahaztuak-ek, baina ekitaldi horretan omenduko diren pertsonen «delituak» justifikatu egingo dituztela eta «terrorismoaren apologia» egingo dutela argudiatu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak, eta debekatzea erabaki du. Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi Ultzaman (Nafarroa) hil ziren EGI-Batasuneko kideen heriotzaren 30. urtemuga ere gogoratu nahi zuen Ahaztuak-ek ekitaldian. Elkartearen ustez, «kezkagarria» da ekitaldia galarazi izana. Faxismoaren aurka borrokatu zirenak zirela gogoratu du, eta arbuiatu egin du «terroristak» zirela esatea.
(Berria. 09 / 03 / 28)