Frankismoak esklabo hartutakoek, urtero legez, omenaldia jasoko dute bihar, Memoriaren Bideak elkartearen eskutik. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Bidankoze eta Igari herrien (Nafarroa) artean dagoen mendateko monolitoan. Udalerri bien arteko errepidea esklaboek eraiki zuten 1939 eta 1941 urteen bitartean.
(Berria. 08 / 06 / 13)