viernes, mayo 29, 2009

BARAKALDON FRANKISMOAREN IKURRAK KENTZEA ONARTU DUTE

Barakaldoko Udalak (Bizkaia) kaleetan eta eraikinetan dauden frankismoarekin lotutako ikurrak kentzea onartu du. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak aurkeztu zuen mozioa. Dena den, Udalak ez ditu kenduko osoko bilkurak egiten diren gelako argazkiak; frankismoan Barakaldoko alkate izandakoenak dira argazkiak. Ikurrak gehienez hiru hilabeteren buruan kenduko dituztela adierazi dute.
(Berria. 09 / 05 / 29)