viernes, junio 12, 2009

RODOLFO ALMIRÓN "TRIPLE A" ERAKUNDEKO BURUA HIL DA

Argentinako Aliantza Antikomunistako (Triple A) erakundeko sortzailea atzo hil zen Argentinan. Rodolfo Almiron polizia ohiak 73 urte zituen. Triple A eskuin muturreko erakundeari 1.500 lagunen heriotzaren erantzule izatea leporatzen diote. Espainiara egin zuen ihes diktaduraren ostean -Manuel Fragaren bizkartzain izan zen-; 2006an atxilotu eta estraditatu zuten.

(Berria. 09 / 06 / 12)