domingo, junio 21, 2009

FRANKISMO GARAIKO ESKLABOAK OMENDU DITUZTE BIDANKOZEN

Omenaldia egin zieten atzo frankismo garaian esklabo aritutakoei, Bidankozen (Nafarroa). Esklaboen senideek, memoria historikoaren aldeko elkarteek eta Pirinioetako elkarteek hartu zuten parte. Ondoren, herri bazkaria egin zuten, Bidankozeko herriko plazan. Ekitaldian salatu zuten Artesiaga mendateko Bidegabeko bidea eskulturak jasandako erasoa.

(Berria. 09 / 06 / 21)