sábado, julio 04, 2009

GERRAN AFUSILATUTAKO HERRITARRAK OMENDUKO DITUZTE BIHAR FORUN

Bihar "Haitz Biribil" Elkartearen egoitza modu ofizialean inauguratuko dute. 13:00etan izango da inaugurazio ekitaldia. Zinta bat moztu ordez, ikurrinak jarriko dituztela adierazi dute elkartekoek. Ondoren trikipoteoa egingo dute herriko tabernetatik. 15:00etan, berriz, herri bazkaria izango da. 17:00etan Fermin Valenciaren kantaldia izango da egoitzaren aurrean. 19:00etan, berriz, Bide Batez taldeak joko du.

Domekan, berriz, 13:30ean Espainiako guda zibilean fusilatutako hiru foruarrei omenaldia egingo diete Haitz Biribilekoek egoitzaren aurrean. Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kideek eta fusilatutakoen senideek parte hartuko dute ekitaldian. Horrez gain, domeka goizean 13. Txakolin lehiaketa izango da Muinogorri elkartean. 11:30ean dastaketa izango da, eta 12:30ean sari banaketa.

(Busturialdeko Hitza. 09 / 07 / 3)