Zer iritzi duzu Garzonen ekimenaz? Benetako ibilbidea du ala bere ego megalomanoa elikatzeko beste ekimen horietakoa baino ez da?
Guk uste dugu Garzonen autoa, gutxienez, probetxugarria dela. Bidean ikusiko dugu noraino ailegatuko den justizia egiteko bere borondatea. Hiru aste besterik ez da pasatu autoa argitaratu zenetik, eta orain mahai gainean dugu fiskalaren jarrera, eta baita horren aurrean Garzonen jarrera ere. Uste dugu probetxugarria dela, batez ere, gizartean berriro eta indarrez frankismoaren errepresioaren klabe gordinak kokatzen dituelako, eta horren inguruan Estatuaren jarrera, orain arte behintzat inpunitatearen aldeko jarrera, erakusten digulako.
Kaixo Martxelo, lehenik eta behin zuen lana zoriondu behar dut, etorkizuna eraiki ahal izateko ezinbestekoa baita memoria historikoa berreskuratzea. Hala ere, badut zalantza bat: nola transmititu zuen lan guztia etorkizuna eraiki behar duten euskal gazteei? Bide horretan, zein garrantzia aitortzen diozue Euskal Curriculumari? Berau indarrean jartzeko zer egin daiteke?
Guretzat, transmisioak esparru berezia du gure lanaren barruan. Betidanik esan dugu memoria historikoa ez dela antzinako kontua, baizik eta gaur egungo kontua eta, batez ere, etorkizuneko kontua. Beti ikuspuntu demokratiko batetik ikusita; azken finean, gure ustez, gure lanaren arrazoi handi bat gizarte erabat demokratikoa eraikitzea da, eta frankismoaren biktimak eta euren balioak hor kokatu behar dira. Belaunaldi gazteentzat guztiz beharrezko jotzen dugu eurek ikustea nondik datozen egungo arazoak eta arazo horiek konpontzeko aukerak. Horregatik uste dugu tresna guztiak erabili behar direla, Euskal Curriculuma barne. Horren inguruan egindako lana gure ustez txalogarria da, batez ere, saiatzen direlako historiaren inguruan egia kokatzen. Gezurra eman lezake, baina, orain arte, egiteke egon den zeregina da.

Barkatu ezjakintasuna baina, zehatz-mehatz, zein da Ahaztuak-en lana? Lurpetik ateratzen dituzue hilotzak?
Elkarte moduan, nahiko lan desberdinak egiten saiatzen gara. Alde batetik, frankismoaren biktimei edo euren senideei laguntza ematea, haien senideen inguruko informazioa topatzeko. Hainbat omenaldi ere antolatzen ditugu, biktimak gogoratzeko eta haien aintzatespena lortzeko. Bestetik, transmisioaren ikuspuntutik eta gizartean iritzia sortzeko, hainbat idazki, hitzaldi eta komunikabideekin lan egiten dugu. Frankismo garaiko hainbat gauza berreskuratzeak garrantzia du guretzat, eta horren adibide argia da argitaratu dugun diskoa. Lurpetik ez dugu atera inor orain arte, baina informazioa badaukagu eta, seguru asko, etorkizun hurbilean zer edo zer egingo dugu horren inguruan.

Garzonek irekitako bidetik frankismoko buruzagiak epaitzera iritsiko direla uste duzu?
Esan bezala, lagungarria izan daiteke, baina frankismoaren buruzagiak epaitu edo ez, ez da egongo bakarrik Garzonen esku. Azkenean, errespetu osoz, Garzon epaile bat besterik ez da, eta Garzonen gainean Estatua dago. Guk uste dugu hein handi batean hori lortzea gure esku egongo dela. Justizia egitea agintarientzat ez bada arazo politiko bihurtzen, uste dugu ez dela inoiz gertatuko, baina frankismoaren biktimak eta herritarrak mugitzen bagara eta presioa egiten badugu, ziur gaude lor daitekeela. Hori gerta dadin dagoen berme bakarra denon indarra eta presioa da.

Ez al zaizu iruditzen askotan ahaztu egiten zaigula gure herrietan, baita gaur egun abertzale sutsuen direnetan ere, biktimak eta borreroak oraindik elkarrekin nahasian bizi direla? Mamu horiek ez al daude oraindik bizirik?
Bai, nahasita daude, frankista ohi asko trantsizioaren momentuan sartu zirelako alderdi 'demokratikoetan', jaka aldatu nahian. Hori guztiok dakigu, eta badakigu, gainera, herriz herri nortzuk izan diren. Horregatik uste dugu frankistentzako inpunitatea oso erraza izan dela orain arte. Mamu horiek, eta beldurraren mamua ere, bizirik daude oraindik. Zoritxarrez.

Zergatik ibili behar dugu beti atzera begira? Zergatik ez ikuspegia zuzendu etorkizunera? Ni horren alde nago.
Gu etorkizunaren aldekoak gara, eta etorkizunari begira egiten dugu gure lana, baina etorkizun horretan ondo kokatu behar ditugu frankismoaren erregimenak giza eskubide eta balio demokratikoen kontra egindako kalteak. Gure ustez, etorkizun demokratiko eta libre batean ezinbestekoa da hori egitea, bestela, etorkizun hori hankamotz geldituko litzateke belaunaldi gazteentzat.

(Berria. 08 / 10 / 30)