martes, octubre 28, 2008

MARAVILLAS LAMBERTO-RI GORAZARRE

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, omenaldia egin zioten Maravaillas Lamberto Ioldiri herenegun, Larragan (Nafarroa). Lamberto 1936an bortxatu eta fusilatu zuten, 14 urte baino ez zituela. Herriko plazan izan zen omenaldia. Unerik hunkigarrienetakoa Lambertoren ahizpa Josefinari -irudian loreak eskutan- egindako lore eskaintza izan zen. Gainera, Auzolan Elkartean herriko frankismoaren biktimak gogoratzeko plaka jarri zuten.

(Berria. 08 / 10 / 28)