jueves, octubre 16, 2008

ESPAINIAKO GOBERNUAK GARZONI LAGUNDUKO DIO 36KO GERRAKO DESAGERTUAK IDENTIFIKATZEN

Espainiako Gobernuak Institutu Toxikologiko Nazionalaren laguntza eskaini dio Baltasar Garzon epaileari, 1936ko gerrako desagertuak identifikatu ahal izateko. Justizia Ministerioak eman zuen atzo albistearen berri. Laguntzeko proposamena eskutitz bidez jaso du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Hain zuzen, iaz onartu zen Memoria Historikoaren Legean jasotzen da Gobernuak ahal duen guztia egin behar duela 36ko gerrako eta frankismoko biktimen eskubideak bermatzeko. Garzonek, halere, oraingoz ez du kaleratu desagertze horiek ikertzeko eskumenak dituen edo ez ebazten duen autoa. Hainbat hedabidek atzo kaleratuko zuela zabaldu zuten, baina, dirudienez, Garzonek auziaren inguruko dokumentazio gehiago jaso zuen atzo, eta autoa atzeratzea erabaki zuen.
(Berria. 08 / 10 / 15)